Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 9an, igandearekin, Burunda Txirrindularitza Klubak antolatutako 18. Altsasu BTT Zeharkaldia burutuko da, proba ez lehiakorra. Arrakasta handia izaten du proba honek eta antolakuntzak aurten ibilbide tarte bat berritu du, 11 km ingurukoa. Altsasu irteera eta helmuga izanik, guztira 42,5 km osatu beharko dituzte paisai bikainetatik barna, tartean Altzanian eta Urdalurren barneratuz. Izena ematea zabalik dago, aurretik, www.clubciclistaburunda.com web gunean (federatuek 17 euro eta federatu gabeek 21 euro). Bestela, probaren egunean bertan egin daiteke inskripzioa, 7:45etik 9:00etara (federatuek 21 euro eta federatu gabeek 25 euro).