Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bertso Eskoletan dabiltzan 14 urte arteko Nafarroako gaztetxoak maiatzaren 11n Donezteben bildu ziren, Nafarroako Bertso Eskolen Egunean. Doneztebeko zineman 80 gazte bildu ziren, eta altsasuarrak haien artean zeuden. Bertsoaren inguruan elkar ezagutzeko eta ikasturteari amaiera emateko festa izan zen larunbatekoa. Altsasuko Bertso eskolan, asteartero, 12 eta 14 urte bitarteko 7 gaztetxo biltzen dira, Josema Leitza irakasle dutela.Bestalde, urtero moduan, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bertso-udalekuen 16. edizioa antolatu du. Udako oporraldia lagun giroan pasatzeaz gain, bertsoak lantzeko aukera eskaintzen du elkarteak. Zortzi txandatan 300 haur eta gaztek parte hartuko dute. Haietako 35 (12 eta 14 irte artekoak) Irañetan izanen dira garilaren 21etik 27ra.