Garagarrilerako merkataritzaren festa antolatu du Altsasuko Dendarien Elkarteak

Guaixe 2013ko maiatzaren 31

Ekaina, Altsasun hobe leloa egi bihurtzeko ADEk hurrengo asteetarako hainbat jarduera antolatu ditu. Elkarteko 33 establezimenduek eskaintza osoa eta kalitatezkoa dutela erakutsi nahi dute. Eta, bide batez, halako promozio kanpainen bidez herriko merkataritza ehuna bizirik mantendu nahi dute. Horrekin batera, jakina, prestakuntza saioak ere egiten dituzte ADEko kideek. Zozketak Garagarrilaren 5etik 20ra ADEko kide diren establezimenduetan 6 eurotik gorako erosketak egiten dituzten guztiek txartel bat jasoko dute. Zenbaki horiek 990 euroko bi txekeren zozketarako baliagarriak dira. Hau da, ADEko kide den establezimendu bakoitzean 30 euro gastatzeko aukera izanen dute zorioneko suertatzen diren bi pertsonak. Saltokiak kaleanGaragarrilaren 22an, larunbatean, ADEko kide diren establezimenduak Iortia kultur gune aurreko plaza guztia haiendako hartuko dute. 10:00etatik 20:00etara saltokiek haien sasoiko produktu onenen ikaragarrizko eskaintzak eginen dituzte. Azokarekin batera 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era haurrendako jolas parkea izanen da. Gainera, 18:30erako Hodei Magoaren ikuskizuna iragarrita dago. Musika, sorpresak eta animazioa ez dira faltako. Eguna despeditzeko, 20:15ean, aipatu bi txekeren zozketa eginen da. Irabazleek 24tik 29ra hura gastatzeko aukera izanen dute. Bestalde, garagarrilean ADEk Rural Kutxaren Tarjeta Comercioren sustapen kanpaina eginen du. Txartel horrekin hilabete guztian egindako erosketetan %5eko deskontua izanen dute bezeroek.