Euskararekin konprometitzeko eskaera Altsasun

Guaixe 2013ko maiatzaren 31

Apirilaren hasieran gonbidatu zituen estreinakoz Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) altsasuarrak euskaren aldeko konpromiso txiki bat hartzeko. Esaterako: Lehenengo hitza euskaraz egingo dut, edo lagunekin beti euskaraz egingo dut. Beti ere, "konpromiso errealistak" izatea nahi dute. Eragile euskaltzaleko kideek konpromiso hartze horrekin altsasuarrek euskararekiko "jarrera aktiboagoa" izatea nahi dute. Ez zaitez espaloitik jaitsi!! Euskaraz bizi! dinamikaren baitan kokatzen da konpromiso hartzea. Lehen konpromisoak hartu zirenetik ia bi hilabete pasa direnean, haien buruarekin euskararekiko konpromisoa hartu zuten altsasuarrei zuzendu zaizkie EHEko kideak: "lortu duzu zure konpromisoa betetzea? Beste konpromiso bat hartzeko prest zaude?" Interesa duten guztiak gaur bertan, 19:00etatik 21:00etara, plazatik pasatzea dute. Auzatea ere izanen da.