Bihar Altsasuko Txunkain festa

Guaixe 2013ko maiatzaren 31

Altsasuko tren geltoki ondoko auzoak bihar eguerdian lehertuko du festen etxajua. Ordu erdi lehenagotik eta 14:00etara Harley Davidson motorren erakusketa izanen da. 12:30etik aurrera mariatxien doinuak auzoaz nagusituko dira. Geltoki kaleak herri bazkaria hartuko du 14:30ean. Eta mahaitik jaso gabe, 16:00etan IV. Mus txapelketa azkarra jokatuko da.Animosoenak, 18:00etatik aurrera, Altzania ibaira sartuko dira goitiuretan parte hartzeko. Ordu horretan hasiko da txaranga auzoa alaitzen. 18:30ean txokolatea banatuko da eta globoflexia tailerra izanen da. 22:00etan Los Pistaxos orkestak dantzarako doinuak eskainiko ditu. Ondoren, 23:00etan hasiko dira Los del Rayo eta Green Warrios taldeen kontzertuak. Ondoren, Txen eta Soul Prey DJ-ak ariko dira. 1:00etatik aurrera zezen mekanikoko txapelketa izanen da. Gaztetxea, Txunkai, Zumalakarregi, Larrainbide eta Beheko Bentakoak ariko dira. 3:00etatik aurrera, atzera ere, DJk ariko dira.