Klinikaren aldeko txakur erakustaldia Altsasun

Guaixe 2013ko maiatzaren 31

Bocalan Biak Bat fundazioak eta Scooby txakur ile apaindegiak antolatu dute  II. txakur erakustaldia. Antolatzaileek animalien jabetza arduratsua sustatzearekin batera, dirua bildu nahi dute, fundazioak Josefina Arregi klinikan txakurrekin lagunduta egiten diren terapia proiektuak laguntzeko. Txakurren inguruan antolatutako jarduera ugari prestatu dituzte domekarako. Parte hartu nahi duten guztiek agiriak egunean dituztela erakutsi beharko dute eta guztiendako saria izanen da. Egitaraua9:30etik 10:00etara Izen ematea.10:00etatik 13:00etara Arrazako txakurren lehiaketa.11:00etatik 14:00etara Presako txakurren erakustaldia.11:30etik 12:30era Zetreria erakustaldia.12:00etan Maskota lehiaketa.13:00etatik 14:00etara Txakur ile apaindegi erakustaldia.14:00etan Herri bazkaria.16:30ean Txakur abilezi lehiaketa.17:00etan Txakur kirolen erakustaldia.18:30ean Sari banaketa.Egun guztian zehar, zaldi ibilbideak, txonza eta pintxoak.