Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasu Udaberriko Kopatik kanpo geratu da final zortzirenetan, Valtierrano Bren kontra 2-0 galdu eta gero. Haizeak partida baldintzatu zuen eta lehen zatian bi taldeei jokoa kontrolatzea kosta egin zitzaien. Bigarren zatian Valtierranok bi gol sartu zituen eta defendatzera pasatu zen, eta Altsasuk ezin izan zuen defentsa hori gainditu, txapelketatik kanpo geratuz. Despeditu da, bada, denboraldia, Altsasurendako.