Bilboko emakumearen erailketa eta erasoa salatzeko kontzentrazioa

Guaixe 2013ko ekainaren 5a

Igandean Bilbon gizon batek emandako jipoi bategatik koman, larri dago emakume bat. Ondorengo ikerketak azaleratu du gizon berak aurreko astean beste emakume bat hil zuela. Euskal Herrian aurten indarkeria sexistagatik aurten hildako bigarren emakumea da. Erasoa eta erailketa horiek salatzeko Sakanako mugimendu feministak deitu du kontzentrazioa.Sexu erasoa jasaten duten eta genero indarkeria egoeran dauden emakumeendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada: Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia 112 da.- Erasoa edo saiakera gertatuz gero: konfiantzazko norbaiti kontatu gertatutakoa eta laguntza eskatu.- Gertuen dagoen osasun etxera joan eta gertatutakoa azaldu, zauriak eduki edo ez edukita ere. Ez zaitez garbitu ezta arropa aldatu ere. Medikuaren errekonozimendua eta txostena eskatu, txostena oso garrantzitsua baita salaketa jartzeko orduan.- Salaketa jarri nahiez gero, poliziarengana jo eta Emakumeendako Asistentzia Juridiko Zerbitzuko (SAM) abokatua eta zaintzako psikologoa etor daitezen eskatu.- Udaletako gizarte zerbitzuetan eta berdintasunerako zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta bestelako baliabideak eska dezakete genero indarkeria egoeran dauden emakumeek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 ordutan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.