Altsasuko Bar Koxka Espainia mailako areto futbol txapelketara

Guaixe 2013ko ekainaren 5a

Afizionatuen mailako Espainiako areto futbol txapelketa jokatuko da ekainaren 22an eta 23an Ciudad Realgo Valdepeñasen. Pasa den asteburuan aipatu txapelketarako sailkatzeko aurretikoa jokatu zen Miranda de Ebron. Bertan Arabako Errioxako taldeak, Errioxakoak eta Nafarroakoak lehiatu ziren, tartean Altsasuko Bar Koxka. Altsasuarrek bikain jokatu zuten eta Mirandako txapelketa irabaztea lortu zuten, Valdepeñasen jokatuko den Espainiako Areto Futbol Txapelketarako sailkatuz. Zorionak!