Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txakurrekin egiten diren hainbat terapia laguntzeko Bocalan Biak Bat fundazioak eta Scoobi txakur ile apaindegiak II. Txakur Erakustaldia antolatu zuten igandean Altsasuko Kaputxinoetan. Josefina Arregi klinikan fundazioak egiten duen terapia laguntzea zen xede nagusia. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, jende asko bildu zen. Parte-hartzaileak asko izan ziren. Hainbat erakustaldi eta lehiaketetan parte hartu zuten txakurrek: arrazako txakurrak, handiak, txikiak, mestizoak eta presakoak, besteak beste. Maskota originalerako lekua egon zen ere; bi muskerrek irabazi zuten. Animalien abilezia ikusi zen zetreria erakustaldian eta, arratsaldean, txakurrek egindako flyball, agility eta erreskate txakurren erakustaldia izan zen.