Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hala irudikatu dute ezker abertzaleko kideek alderdi berriaren egitekoa Altsasun. Altsasu berri hori eraikitzeko Sortuk borroka ideologikoa, masa borroka, borroka instituzionala eta komunikazioa erabiliko ditu. Horrekin batera, bere plangintzan lehentasunezko hiru ildo markatu ditu Sortu Altsasuk: enplegua, etxebizitza eta elikadura burujabetza.Neguko eztabaidaren ondoren, maiatza akaberan aurkeztu zen alderdia Altsasun. Sortuko kideak udan eragile eta norbanakoekin bilduko da haien ekarpenak, kezkak eta ikuspuntuak jasotzeko eta horrela haien plangintza osatzeko, zehazteko edota aldatzeko.