Militarizazioaren kontra, alde hemendik

Guaixe 2013ko ekainaren 14a

Alde Hemendik, I. egun nazionala ospatuko da. 15 herrietan izanen dira mobilizazioak eta horietako bat Altsasun izanen da. Alde Hemendik herri mugimenduak deitu ditu mobilizazioak. Bere azken helburua indar okupatzaile guztiak Euskal Herritik joatea dela azaldu du. Mugimendutik erakundeei zentzu horretan neurriak har ditzatela eskatu diete eta, herritarrei, antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko. Alde Hemendik herri mugimendutik salatu dutenez, 165 biztanleko polizia bat dugu. Euskal Herria osorik hartuta, mila biztanleko 6 polizia daude, Zipreren atzetik Europako Batasunean polizia dentsitate handiena duen herrialdea da Euskal Herria, Turkia edo Irlanda Iparraldearen aurretik. Europako Batasunak mila biztanleko 2 polizien ratioa gomendatzen du. Berria egunkariak asteartean argitaratu zuenez, azken hiru urteetan gora egin du Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren agenteen kopuruak Hego Euskal Herrian. Egitaraua 10:00etan Martxa hasiera plazan. 12:00etan Auzatea "Gurutzea"-ren ondoan. 12:30ean Ekitaldia. 15:00etan Bazkaria. 19:00etan Kontzentrazioa19:30ean Triki poteoa. 22:30ean Kontzertuak gaztetxean: Kaos Urbano eta Shock Waves.