Mitxelena bigarrena da Euskal Herriko Nazioarteko erako Sega Ligan

Guaixe 2013ko ekainaren 18a

Igandean Euskal Herriko Nazioarteko erako Sega Ligako bigarren saioa jokatu zen. Gizonezkoetan bakoitzak 100 metro karratuko saila moztu behar zuen, eta lehen jardunaldian bezala, Joxe Gabirondo Gazteluko segalari beteranoa izan zen onena. Bere atzetik Altsasun bizi den Bixente Mitxelena segalari oiartzuarra sailkatu zen, lan bikaina egin eta gero. Bi segalari hauen artean egongo da txapela, nahiz eta Gabirondok abantaila izan. Azken saioa ekainaren 30ean jokatuko da, Azpeitian.