Lazaro Echeverriakoak bigarrenez Parlamentuan

Guaixe 2013ko ekainaren 20a

Bihar, 11:00etan, Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegu batzordean bizi duten inpasse egoeraren berri emanen dute Enpresan izandako sei kaleratzeen eta lan baldintzen inguruan negoziatzeko prest segitzen dute Lazaro Echeverriako langileek mugagabeko greban 107 egun eman ondoren. Lanuztea hasi aurretik eta, ondoren, idatziz haien proposamenaren berri eman diote enpresari. Baina aldeen artean ez da inolako hartu-emanik egon. Bihar Lazaro Echeverria enpresako langileen ordezkaritza batek Nafarroako Parlamentuko batzordean haien egoeraren berri emanen dute. Zortzi egunetan Parlamentuan egonen diren bigarren aldia izanen da. Izan ere, ostiralean Alberto Catalan erakundeko presidenteak hartu zituen eta hari haien egoeraren berri eman zioten. Egin zuten oinezko martxaren akaberan izan zen harrera hori. Aurretik, bai bidean, baita Parlamentu aurreko aldean ere, Lazaro Echeverriako langileak makina bat pertsonaren elkartasun adierazpenak jaso zituzten eta horregatik eskertuak azaldu dira.