Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) bere eginen du bihar asteazkenetako azokaren espazioa, Iortia kultur guneko aurreko aldea. ADEko 13 establezimenduk haien sasoiko produktu onenen ikaragarrizko eskaintzak eginen dituzte bihar. Azokarekin batera 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era haurrendako jolas parkea ere izanen da. Gainera, 18:30erako Hodei Magoaren ikuskizuna iragarrita dago. Musika, sorpresak eta animazioa ez dira faltako. Merkataritzaren festa antolatu du ADEk hilabete honetan eta haren bidez erakutsi elkarteko 33 establezimenduek eskaintza osoa eta kalitatezkoa dutela. Sustapen kanpaina horrekin Altsasuko merkataritza ehuna bizirik mantendu nahi dute. ZozketakPostuak itxi ondoren, 20:15ean, bere bi sarien zozketa eginen du ADEk. Atzora arte elkarteko kide diren establezimenduetan 6 eurotik gorako erosketak egiten dituzten guztiek txartel bat jaso dute. Zenbaki horiek 990 euroko bi txekeren zozketan sartuko dira bihar. Sarituek, 24tik 29ra, ADEko kide den establezimendu bakoitzean 30 euro gastatzeko aukera izanen dute. Hilean zehar ADEko facebook profileko jarraitzaile egiten direnen artean edo eskapadari buruzko sarreraren gogoko botoia sakatzen dutenen artean bi pertsonarendako eskapada bat zozketatuko da.Dendak Txikitxo, La Cigüeña, ML Hombre, ML Mujer, Iker Kirolak, Tu Tienda Especial, Joselen, Asensio Moda, Optika Sakana, Gorosti, Larka eta Izara.