Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko hainbat herritan bezala, Altsasun ere herriko gertakarien eta historiaren memoria berreskuratzearen aldeko lanketa egiten hasi da altsasuar talde bat. Haien iritziz, "herriak beharrezkoa du jakitea zer jasan izan duen etorkizunari aurre egiteko. Altsasuko benetako historia eta gertakariak agerian uzteko ordua dela uste dugu". AltsasuMemoria taldea sortu dute eta aurreratu dute izaera dibulgatzailea eta herrikoia duen taldea izanen dela. Taldekideek altsasuarrak bertan parte-hartzera animatu dituzte. Eta horrekin batera gaurko aurkezpenera gonbidatu dituzte. Taldearen aurkezpenarekin batera EuskalMemoria fundazioko Amaia Esnalen hitzaldia ere izanen da.