Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko udaleko talde politikoen osaeran aldaketak izan direnez, Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkateak alkate ordeen izendapenean eta Udaleko Gobernu Batzordearen osaeran aldaketak egin beharra ikusi du. Ebazpen bidez eman du batzordearen osaera berria: alkatea bera, Juan Carlos Orellana (Bildu, lehen alkateordea), Asun Fernandez de Garaialde Lazkano (Aralar, bigarren alkateordea), Unai Hualde (NaBai, hirugarren alkateordea) eta Arturo Carreño (IU, laugarren alkateordea).NaBaik duela 8 hilabete eskatu zuen aldaketa egitea, bere udal taldean bozeramaile aldaketa izan zelako, Asun Fernandez de Garaialde Lazkano taldekide izateari utzi ziolako eta udaleko bigarren indarra izaten segitzen duelako.