Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean aurreneko Alde Hemendik eguna ospatu zen Euskal Herriko hainbat tokitan, Altsasun barne. Euskal Herrian dauden "gorputz errepresiboak betirako joatea" exijitu zen, "egun Euskal Herriak bizi duen egoeran gorputz polizialen bortizkeria eta errepresioa onartezina delako eta beraien beharrik ez dugulako".Altsasun egun osoko egitaraua prestatu zuten. Goizean gurutzera mendi martxa egin zen eta bidean, Basaluzeko dorre ondoko larre batean, alde hemendik irudikatzen duen gezia handi bat egin zuten plastikoz. Mendian goian ospa zioen lelo handia idatzi zuten eta ekitaldia izan zen. Guardia Zibilak gertutik zaindu zuen guztia eta mendizale batzuk ere identifikatu zituen. Herri bazkariaren ondoren iragarritako kontzentrazioa ez zen egin Guardia Zibilak isunekin mehatxatu zuelako. Herriko sarreretan ere kontrolak zeuden. Horren ordez ospa leloarekin herri argazkia egin zuten plazan. Triki-poteo eta kontzertuekin itxi zen eguna.