Gobernuak Lazaro Echeverriako gatazkan esku hartzeko eskatu du Parlamentuak

Guaixe 2013ko ekainaren 27a

"Egungo blokeo egoera bideratu dezakeen konponbide bat bilatzeko, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu Lazaro Echeverriako lan gatazkan parte hartze aktiboa izan dezala". Horixe erabaki zuen atzo aho batez Nafarroko Parlamentuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu batzordeak. Jakina denez, langileak ia 4 hilabete dauden mugagabeko greban, enpresak 6 langile kaleratu eta lan baldintzak nabarmen aldatu nahi dituelako. Parlamentariek enpresaren jarrera zalantzan jarri zuten, ez baitzuen enplegu erregulazio espedienterik aurkeztu "halako neurri zorrotzak hartzeko" eta ez delako adiskidetze-ekitaldietara aurkeztu. Horrek, parlamentarien iritziz "horrela eskualdean garrantzitsua den enpresa baten etorkizuna argitzeko beharrezko elkarrizketari atea itxi zaio".