Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Heldu den ostegunean bilduko dira Lazaro Echeverriako zuzendaritza eta langileak. Lourdes Goikoetxea Nafarroako Gobernuko lehendakari ordearen dei pare baten ondoren hitzartu da aldeen arteko bilera. Jakina denez, langileak mugagabeko greban daude. Gaur 122 egun bete ditu lan uzteak. Kaleratutako sei langileak berriro hartu edo baldintza duinetan kaleratuak izatea eskatzen dute. Eta horrekin batera, langileen lan eta soldata baldintzak blindatuko dituen hitzarmena ere aldarrikatzen ari dira. Haien proposamena greba hasi bezperan aurkeztu zioten zuzendaritzari baina orain arte ez da hartu-emanik izan. Protesta ugariHasiera batean Altsasu eta Ziordiko lantokien sarreran jarritako kanpamendu banatan egiten zuten protesta. Joan den astetik Iortia kultur gune pareko plazan daude protestan. Haien egoeraren berri emateko Iruñera oinez joan dira. Parlamentuan ere izan ziren. Lan ikuskaritzan ere enpresa salatu dute langileak ordezkatu dituztelako, auzia azaroaren 8an aztertzekoa da.