Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilarekin batera hasi eta harekin batera despedituko da aurten Udan Euskaraz programa. 239 haurrek eman dute izena, hasi 3 eta 4 urtekoetatik eta 12 urte bitartera arte. Guztiak 11 taldetan banatu dituzte. Haietatik 10 D ereduko ikasleek osatuta daude eta haien artean euskararen erabilera sustatu nahi du programak. Beste taldea A ereduko ikasleez osatuta dago eta haien euskara ezagutza handitzeko eta eguneroko esapideak normaltasunez erabiltzeko helburuz sortu da, Joxepi Markinez ludotekariak azaldu digunez. Taldeei dagokienez, Haur Hezkuntzan aritu direnen taldeak dira jendetsuenak. Udan Euskarazko benjaminak ludotekan biltzen dira goizero; gainontzekoak, berriz, Zelandi eskolan. Makina bat ekintzetan parte hartuko dute garilean: animaliak ikusteko bisitak, igerilekua, okindegira bisita, dantza tailerra, eskulanak, Olatzagutiakoekin elkartrukea eta Donostiarako txangoa (handiak) edota azken festa herriko plazan.Programako talde guztiez arduratzeko 23 begirale eta bi koordinatzaile (bat HHkoendako eta bestea gainontzekoendako) ari dira lanean. Udan Euskaraz programa agorrilera ere luzatu du udalak, ludotekan izanen da. Dagoeneko izen ematea despeditu da.