Berdintasuna islatzeko irudi bila

Guaixe 2013ko uztailaren 8a

Festetako programan argitaratuko den Jaietan eta urte osoan, BERDINTASUNA kanpainako irudia bilatzeko lehiaketa antolatu du Altsasuko Udalak. Festetan gertatzen diren genero ezberdintasunen inguruan altsasuarrak jabearaziko dituen irudia nahi du udalak. Eta horren barruan bi mezu zabaldu nahi ditu udalak. Alde batetik, etxeko lanen eta familiako kideen zainketan erantzunkidetasuna, emakumezkoek eta gizonezkoek festaz gozatzeko. Horrekin batera, jazarpen eta sexu erasoen prebentzioa; "errespetua eta onartzeko jarrerak bulkatzeko, festetan ere ezetza ulertu behar delako". Parte-hartzaileek bina lan aurkeztu ditzakete gehienez. Honako testua agertu beharko da: "Jaietan eta urte osoan, berdintasuna. En fiestas y todo el año de igual a igual. Jaietan eta etxeko eta familiaren ardura denontzat. En fiestas también, las responsabilidades de casa y familia para todos y todas. Jaietan ere erasorik ez. Fiestas sin agresiones. Decir no, siempre quiere decir no. Ezezkoak ezetza esan nahi du festetanere". Irudian Altsasuko Emakumeen Bilguneko logoa eta Altsasuko Udaleko logoa agertu behar dira (www.altsasu.net). Lanak hilaren 16ko eguerdia baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxeko bulegoan, Emakumeen Bilgunean edo posta ziurtatuz. 200 euroko sari bakarra izanen da.