Lazaro Echeverria, astelehenean bilera berria

Guaixe 2013ko uztailaren 11

Gaur goizean bildu dira Lazaro Echeverriako zuzendaritza eta langileen ordezkariak. Bileran alde bakoitzak bereari eutsi dionez, astelehen eguerdirako jarri dute hitzordua. Bai zuzendaritzak bai langileek proposamen bana eramanen dute bilera horretara. Langileen ordezkariak pozik azaldu dira mahaira hitz egitera eseri direlako eta Lourdes Goikoetxea lehendakariordeak zabaldutako negoziaziorako ateak zabalik segitzen duelako. Martxoaren 6an hasi zuten mugagabeko greba Lazaro Echeverriako langileek (ELAko 3 ordezkari enpresa batzordean). Kaleratu dituzten sei kideak enpresak berriro har ditzala eskatzen dute. Horrekin batera, langileen lan eta soldata baldintzak blindatuko dituen hitzarmena ere aldarrikatzen ari dira. Bitartean grebak segitzen du.