"Askotan gertatzen da goizeko 6:00etan udaletxera hots egiten duela badoa duen jendeak ibilgailua bajeratik ezin dutela atera esanez; bajerako ate aurrean aparkatu dietela. Altsasuko Udalak ez du gaitasunik ibilgailua handik kentzeko". Errepikatzen den arazo horren berri eman digu Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkateak. Eta konponbidea aurreratu du: "hori ez gertatzeko garabia zerbitzua jarriko du udalak. Baina jendeak ongi aparkatzen badu garabia herrian ez dugu ikusi ere eginen". Aipatutako kasuaz gain, garabiak ibilgailuak kenduko lituzke trafiko arauak hautsiko balitu, ibilgailua utzia badago, epaitegien agindua edo bahitura eskaera badago, lapurtua izan delako, arriskutsua izan litekeelako edo ekitaldi edo zerbitzu publikoak izan behar direlako. Maiatzeko bilkuran onartu zuen garabia zerbitzua arautzeko ordenantza Altsasuko Udalak. Baina ez da hori egin duen aurreneko aldia. Duela bi urte ere onartu egin zuen, baina orduan inongo enpresak ez zuen interesik azaldu. Aukerak leudeke orain. TasakIbilgailua kentzeko lanak hasi, erabat gauzatu ez eta jabea agertzen bada 50 euro ordaindu beharko dute 2.000 euro arteko ibilgailuen jabeek. 78 euro pisu horretatik gorakoek eta 100 euro 3 metroko altuera eta 6 metro luze baino gehiago dituztenak. Ibilgailua kendu dutenek berriro hartzeko 91, 162 eta 194 euro ordaindu beharko dituzte. Eta aurreneko 24 orduak pasa ondoren berreskuratzeko ibilgailuen jabeek aurreko kopuruari, eguneko eta tamainaren arabera, 9, 14 eta 19 euro gehitu beharko dizkiote. Zepoa jartzen diotenak 173 euro ordaindu beharko ditu hura kentzeko. Zelandiko itxituraAlkateak esan digunez, "Nafarroako Gobernuak inbertsioak bere gain hartu beharrean diru-laguntza deialdia egiten du, udalekin batera gastua partekatzeko". Urrestarazuk azaldu digunez, Zelanditik jasotako lanen artean lehentasunak jarri zituen udalak. Joan zen urtean berogailu sistemaren zirkuitu guztia berritu zen eskola publikoan. Aurten perimetroko hesitura eta teilatua konponduko dira. Udaletik Hezkuntza Departamentuari gogorarazi diote itxituraren berritzea 2006an egin behar zela, ikastetxe publikoa handitzeko lanekin batera.