Salazarrek Donostia hartu du

Guaixe 2013ko uztailaren 17a

Irailaren 14ra arte dago ikusgai kulturunean, asteartetik larunbatera, 16:00tik 20:00etaraAtzo arratsaldean mustu zen Dora Salazarren Entrelazar erakusketa Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko ganbaran. Giza eskalako zazpi eskulturak eta horiekin lotuta dauden zazpi marrazkik osatzen dute erakusketa. Eskulturak Princesas sailekoak dira eta 2011n editatu zen Cuentos para adultos liburuan agertzen dira. Haiekin batera beste lan batzuk ere daude ikusgai: 1995 urtean Intimidad Preservada (kortseak) seriearekin hasitakoak. Lan horietan Altsasuko artistak mundu sinboliko alternatiboa aztertzen du, batik bat emakumearen unibertsoan zentratuz.Salazarren figura horiek aurpegi-maskara berdina partekatzen dute, baina gorpua aldatzen die, exijitutako, ikasitako edo bururatutako nortasunen bila; Mary Shelleyren Frankenstein eta George Orwellen 1984 oinarri hartuta. Obra horietan "gorputza eraikuntza sozial eta kultural bezala ulertzen da, denboraren bidez aldatzen dena; eta nortasuna, eraikitzen den gauza subjektibo bezala".Soka, larru, altzairu eta kobrezko hariekin egindako figurak dira, erakusketa gelako sabaitik zintzilik daudenak. "Larruz eta kapaz eginiko irudiak dira, izana eta itxuraren arteko dialektika islatzen dutenak. Daukatena kentzen badiegu atzean ez dago ezer, hutsa, heriotza".KatalogoaErakusketarekin batera Koldo Mitxelena Kulturuneak Dora Salazarren ibilbidea jasotzen duen katalogoa editatu du. Bertan, Ganbaran erakusten diren piezez gain 70 arte lan baino gehiago ikus daitezke, bilduma pribatu eta publikoetakoak eta eskultura publikokoak.Galeriako erakusketaDonostiako Arteko galeriak (Iparragirre, 4) kulturuneko erakusketa osatzeko beste erakusketa bat prestatu du. Erakusketa horretan erlazioa duten hiru alditako lanak daude ikusgai. Guztiak bilaketa bera dute helburu: identitatea, pertsonek hartzen dituzten hainbat azal, geruza gisa gelditzen direnak rolen interpretazioa estaltzeko eta genero kontuak aldarrikatzeko.