Etxerako egur loteen eskaera ugari

Guaixe 2013ko uztailaren 18a

Etxeetarako banatu behar diren lote kopurua baino askoz eskaera gehiago jaso ditu Altsasuko Udalak. Haiek baloratu ondoren, udalak zozketa ekitaldian aldaketa batzuk egitea erabaki du. Horren arabera, lotea jasotzeko eskubidea izateko eskatzaileak ez du nahitaez zozketan egon beharko. Horrekin batera, zozketa egin ondoren, loteak jaso dituzten pertsonen izenak eta itxaron zerrendan gelditzen diren herritarren ordena argitaratuko dira Udalaren iragarki oholean.Lotea eskuratu dutenek zozketa egunean edo hurrengo hiru egunetan (garilaren 30era arte) ordaindu ahalko dute. Tasa ordaindu arte ez da lotea emanen (ez informaziorik ez dokumentaziorik) eta ordaintzen ez duenak loteari uko eginen dio. Azken horien lotean itxaron zerrendan dauden altsasuarrei emanen zaie, zozketako hurrenkera errespetatuz. DatuakAurkeztutako eskaerak: 238Onartutako eskaerak: 199Zozketatuko diren loteak: 150Baztertutako eskaerak: 36Uko egiteak: 3