Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Gazte Asanbladak Altsasuko Gaztetxeko 6. Street Basket Txapelketa antolatu du gaur, garilaren 19an, ostiralean, 16:30etik aurrera. Aipatu kale saskibaloi txapelketan hiru pertsonako taldeak osatuko dira eta izena ematen duten taldeak euren artean lehiatuko dira. Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Giroa ziurtatuta dago Altsasuko gaztetxean 6. urtez errepikatzen den saskibaloi jaialdian.