Hitzordu berria Lazaro Echeverrian

Guaixe 2013ko uztailaren 18a

Astelehenean biltzekoak ziren Lazaro Echeverria enpresako zuzendaritza eta langileen ordezkariak. Baina aurrenekoek bezperan hots egin zuten ezin zutela esanez eta bilera aste bat atzeratu da. Langileen mugagabeko greba bukatzeko enpresak proposamen bat aurkeztuko du. Lazaro Echeverriako langileek (ELAko 3 ordezkari enpresa batzordean) martxoaren 6an hasi zuten mugagabeko greba. Kaleratu dituzten sei kideak enpresak berriro har ditzala eskatzen dute. Horrekin batera, langileen lan eta soldata baldintzak blindatuko dituen hitzarmena ere aldarrikatzen ari dira.