Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostiako Arteko galeriak (Iparragirre, 4) kulturuneko erakusketa osatzeko beste erakusketa bat prestatu du. Altsasuarraren azken 15 urteetako lanaren ikuspegia eskaintzen du. Erakusketa horretan erlazioa duten hiru alditako lanak daude ikusgai. Badira bi eskultura berri ere. Haietako bat Echar ramas, 2013 izenburua du. Tamaña ertaineko lanak ere badaude. Horietaz gain, 2000. urtean Recorrido liburua dela eta sortutako 9 litografia ere ikusgai daude. Haiei Max Ernst serieko marrazkiak eta 2011n helduendako ipuin liburuko dantzari kosmikoak ere daude. Guztia garai ezberdinetan sortutako maskara serie batekin osatzen da. Guztiak bilaketa bera dute helburu: identitatea, pertsonek hartzen dituzten hainbat azal, geruza gisa gelditzen direnak rolen interpretazioa estaltzeko eta genero kontuak aldarrikatzeko. Erakusketa gaur zabaldu eta iraila hasierara arte izanen da ikusgai, asteartetik larunbatera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:30era.