Altsasuarren esku festetako kartela aukeratzea

Guaixe 2013ko uztailaren 19a

Irailaren 13an hasiko diren festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Altsasuko Udalak. 22 lan aurkeztu ziren lehiaketara eta epaimahaiak haietako hiru aukeratu zituen (Iortia kultur gunean ikusgai daude). Orain altsasuarren txanda da: hiru proposamenen artean gogokoenaren alde boza emateko aukera dute. Horretarako Altsasun erroldatuta eta 16 urte baino gehiago izan behar dute. Boz gehien lortzen dituen kartelaren egileak 600 euro eskuratuko ditu. Festetako kartelaren bozketan parte hartu nahi duenak hiru modu ditu bere botoa emateko: goizez Iortia kultur gunetik pasa; 012 telefonora hots egin edo www.altsasu.net web orrira sartuta. Altsasuar bakoitzak boto bana eman ahalko du eta bozketa garaian nortasun agiria erakutsi beharko du.