Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak taldeak igandean LIII. Bargagaingo Igoera antolatu zuen, aldi berean XLIII. Mendi finalista izan zena. Goizeko 9:00etan ekin zioten igoerari, etxajua bota ondoren, eta lehen geldialdia Gazteluan egin zuten, hamarretakoa egiteko. Behin Bargagainera igota, goizeko 11:00etan meza izan zen. Ondoren, eguerdian, auzatean bildu ziren guztiak. Jakina, Altsasuko erromeria guztietan bezala, ez zen zortzikorik falta izan.