Lazaro Echeverriako aldeak bilerak egiten segitzen dute

Guaixe 2013ko uztailaren 24a

Lourdes Goikoetxea lehendakariordearen bitartekaritzarekin, aste honetan atzera ere bildu egin dira Lazaro Echeverriako zuzendaritza eta langileen ordezkariak (ELAko 3 kide). Aldeak euren iritziak eta proposamenak mahai gaineratu dituzte eta heldu den astean, atzera ere, biltzeko aukera dago. Bitartean enpresako langileek martxoaren 6an hasi zuten mugagabeko grebak 141 egun egin ditu gaur; ia 5 hilabete. Kaleratu dituzten sei lankideak enpresak berriro har ditzala eskatzen dute. Baita langileen lan eta soldata baldintzak blindatuko dituen hitzarmena ere.