Lezearen margo erakusketa

Guaixe 2013ko uztailaren 26a

Altsasuko Gure Etxea eraikinean, garilaren 29tik agorrilaren 6ra, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etaraEz da aurreneko aldia Martin Fernando Lezea Olmosek bere margolanak, olioak Altsasun erakusten dituenak. "Aurrekoa aspaldi izan zen", esan digu margolariak. Pauen hamarretan eta bizitoki duen Hendaian zazpi bat alditan erakutsi ditu bere lanak. Uda Altsasun pasa behar duela baliatuz erakusketa prestatu du Lezeak.  Margolariak 80 urte ditu eta 30 eman ditu margotzen. Dekoratzaile diploma du eta urteetan, "bizi guztia", arkitekturari lotutako lanak lortu ditu, "planoak egin eta abar". Horrek margotzerakoan perspektibetarako eta abarrerako lagundu diola esan digu Lezeak. Pintatzeko gogoa, denbora eta osasuna behar direla dio. Asko gustatzen zaiola aitortu digu, baina ekintzailea denez beste jarduera batzuek (baratza... ) denbora kentzen diote. 45 lanEhun bat koadro eginak ditu baina Altsasuko erakusketarako gehien gustatzen zaizkionak aukeratu ditu. Astelehenetik aurrera 45 margolan jarriko ditu ikusgai. Olioa erabiltzen du bere koadroak egiteko, inoiz pastelak erabili baditu ere.Haietan nagusi diren gaiak paisaiak, ohiturak eta familia dira. Aurreneko atalean Altsasu eta ingurukoak daude, esaterako, Barquilleros etxea, Erkudengo ermita, Olaztiko iturria, Bargagain... Baina baita urrutikoak ere: Torla hiria, Riglos, Vero ibaia eta beste. Mihisietan islatu dituen ohituren artean Altsasuko eta Olatzagutiko inauteriak, Olaztiko festak, Altsasuko azoka, Hendaiako arrantzaleak, harrijasotzaileak... Eta azken sailean emaztea, osabak, semea eta bere autoerretratuak bildu ditu.