Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kaputxinoen egoitzaren ondoan dagoen etxegabeen aterpetik pasa ziren guztiek afaria, gau batez han lo egin zuten eta gosaria jaso zuten. Altsasuko Udalak eta Gizarte Politiketarako Departamentuak berriki hitzarmena sinatu dute. Altsasuko Udalak 15.247 euroko diru-laguntza jasoko ditu 397 pertsonari zerbitzua emateko. Joan zen urtean udalak jasotako diru laguntza 13.076 eurokoa izan zen. Baina gaua aterpean ematen duten kopuru guztia ez da diru horrekin estaltzen. Izan ere, departamentuak urtean behin aterpetik pasatzen diren pertsonen gastua hartzen du bere gain. Urtean zehar Altsasuko aterpetik behin baino gehiagotan pasatzen badira, departamenduak bakarra ordaintzen du eta gainontzekoa udalaren bizkar gelditzen dira. Baita argindarra, langileak, mantenua eta trenerako bidai txartelak ere. Guztira, Altsasuko Udalak aterpe zerbitzurako 33.000 euro bideratzen ditu. Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkatea kexu azaldu da Nafarroako Gobernua gero eta irizpide zorrotzagoak jartzen ari delako.