Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EHBilduk Politika plazara ekitaldia egin zuen atzo plazan. Hitza hartzen lehena Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkatea izan zen. Nafarroako Gobernuaren murrizketen aurrean udalek jasaten duten egoera; bestelako politika bat gauzatzeko egiteko beharra nabarmendu zuen eta udaletik egindako hainbat adibide eman zituen, esaterako langileei joan den urtean 14. ordainsaria ematea. Nafarroan aldaketa emateko udalak tresna direla aipatu zuen Urrestarazuk, baina segituen gaineratu zuen horretarako babesa ezinbestekoa dela horretarako. Kalea aktibatu beharra ere nabarmendu zuen. Alkatearen ondoren Asun Fernandez de Garaialde Lazkano, Miren Aranoa eta Bakartxo Ruizek hartu zuten hitza, Nafarroako politikaren atzoko, gaurko eta biharko klabeak errepasatu zituzten.