Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko larunbatean Guardia Civilak Altsasu okupatu izana salatzeko Ospa mugimenduak dei egin die altsasuarrei jendetsua izan nahi duen prentsaurreko batean parte hartzeko. Herri mugimenduaren asmoa da", azken egunetako gertaera guztiak salatu, errepresio horri erantzun eta berriro gerta ez dadila". Larunbatean ere "gure herritik alde egin dezatela" aldarrikapena berrituko dute. Bestalde, herri mugimenduko kideek aurreko asteburuan herritarrek bizi izandakoaren testigantzak jasotzeari ekin diote. Ohiko tokietan formularioak utzi dituzte. Haiek bete nahi dituztenek sexua eta adina jartzearekin batera, herritarren baten kontrako errepresio ekintzaren baten lekuko izan ote den adierazi behar du, hura azaltzearekin batera. Mugimenduko kideek guardia civilek izandako jarreraren bat azpimarratzeko ere eskatzen dute. Eta, azkenik, horren guztiaren inguruko iritzia eskatzen dute. Testigantzak ospaherritik@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatu dute. BalorazioaOspa mugimenduak larunbatekoaren balorazioa egiterakoan "eguna garaile" atera direla adierazi du: "gure aldarrikapena kalean egon zen egun osoan zehar. Gainera, indar okupatzaileek herria armaz betetzean gure argudioek pisu gehiago hartzea lortu baino ez zuten egin". Balorazio positibo horretan gazte iturmendiarraren atxiloketa da puntu ilun bakarra Ospa mugimenduarendako; "asteburu osoan probokatzen egon eta gero, azkenean lortu zuten norbait atxilotzearen helburua".