Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasun euskalkia galdu bada ere, kantatzeari kantaitan esaten zitzaion. Eta horretan, euskaraz abesten, jarri nahi dituzte altsasuarrak Kantaitan afariaren antolatzaileek. Herri-afaria altsasuarren bilgune bat izan nahi du, guztiek ongi pasaz lehengo eta oraingo euskal kantu ezagunak abesteko aukera izanen dute bildutakoek. Eskaintza horrekin festetan euskararendako espazio ludiko bat bilatu nahi izan dute AEKk, Altsasuko Peñek, Bierrik fundazioak, EHEk eta Gaztetxeak. Abestuko diren kantuen letrak aurretik banatuko dituzte antolatzaileek.Afarirako txartelakOstiralera arte 10 eurotan salgai daude Bierrik fundazioaren bulegoan, Iortia kultur gunean edo Peñen mahaian.