Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
17:00ak baino lehenxeago matrikula estalia zuen Guardia Zibilaren auto bat sartu da Arkangoa kalean. Eta, ondoren, haren atzetik hiru patrol eta furgoneta handi bat sartu dira. Guztiak kale horretan dagoen Bengoetxea zinema zaharraren atzeko aldera joan dira. Ospa Egunean erretzekoak ziren ninot-ak han daude. Guardia zibil bat, politikari bat eta epaile bat irudikatzen dutela dirudi. Guardia zibilek irudiei argazkiak atera dizkiete eta, antza, hatz eta bestelako markak hartzeko prestatzen ari dira agenteak. Argazkiak eta bideoa grabatzen ari ziren herritarrak identifikatu dituzte guardia zibilek. Azken horiei irudiak borratzeko eskatu diete, ondorioak izanen zituelako bestela. Altsasuar ugari bildu dira inguru horretara eta baita agente gehiago ere. Herritarrak Bengoetxea zinema zenaren atean daude, haien parean agente mordoa. 18:00ak baino lehen beste patruila bat eta beste furgoneta handi bat iritsi dira.