44. Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketa Altsasun. Baditugu finalistak

Guaixe 2013ko irailaren 9a

44. Otadiko Kristo Deuna Txapelketako finalak(Irailaren 15ean, 18:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan)Gazteak, buruz buru: Bakaikoa-Errandonea22 urtez azpikoak, lau t´erdian: Olano-AgirreNagusiak: Urbieta-Peñas / Artola-Tolosa2. finalerdietako emaitzakGazteak: Bakaikoa 18 - Espinal 1722 urtez azpikoak: Olano 18 - Lopez 15Nagusiak: Urbieta II-Peñas 22 / Diaz-Gorriti 11Altsasuko Burunda pilotalekuak Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako 44. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko 2. finalerdiak hartu zituen larunbatean. Aldaketak egon ziren finalerdietan, Larunbe eta Dario ondoezik zeudelako. Horrela, gazteetan Larunberen ordez Espinal aritu zen eta Darioren ordez Olano. Finalerdiak utzitakoaGazteen mailan Bakaikoa etxarriarrak eta Espinalek jokatutako lehia oso lehiatua izan zen. Parez pare aritu ziren bi pilotariak, eta azkenean etxarriarrak lortu du finalera pasatzea, Espinali 18-17 irabazi eta gero. 22 urtez azpikoetan lau t´erdian ongi moldatu ziren Olano eta Lopez. Ez zegoen argi nork irabaziko zuen, sarritan berdindu baitzuten eta bata zein bestea aurreratu baitziren. Bukaeran, Olanok lortu zuen finalerako txartela, Lopezen aurrean 18-15 gailendu ondoren. Eta bukatzeko, Urbieta gipuzkoarrak eta Peñas nafarrak 22-11 irabazi zieten Diazi eta Gorriti uhartearrari. Hasieratik aurreratu ziren Urbieta II.a eta Peñas, eta garaipen erosoa lortu zuten. Final politakAltsasuko festetan, igandean jokatuko dira Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko final handiak. Final politak espero dira, finalerdietan maila bikaina eman baitute pilotari afizionatuek. Gazteetan Bakaikoa etxarriarra dugu lehian, Errandorearen kontra. 22 urtez azpikoetan Olano eta Agirreren artean erabakiko da txapela, eta nagusietan Urbieta-Peñas Artola eta Tolosaren kontra ariko dira. Ea nortzuk janzten dituzten txapelak.