Estatu poliziala salatzen segituko dute

Guaixe 2013ko irailaren 9a

Plazan bildutako ehunka altsasuarrendako "desmilitarizazioaren inguruan piztu diren borrokak estatu-afera bihurtu dira"Aurreko asteburuko eta asteazkenean Altsasuk "sufritu zuen eraso polizial eta politikoari herri bezala tamainako erantzuna emateagatik" eskerrak emanez hasi zen larunbateko prentsaurrekoa. Makina bat altsasuar bildu ziren plazan Ospa Egunaren inguruan gertatutakoa salatzeko, "argi dugu ez dela zirko hutsa izan". Plazara bertaratutakoek salatu zuen salatu zutenez, "historikoki Euskal Herriak sufritu duen inposizioa armen bidez, indarrez, mantendu nahi dute. Kontrako ahotsak modu basati eta oldarkorrean isilarazi nahi dituztela ziurtatu zuten. Ospa Egunaren ingurukoa "eraso isolatua ez dela izan" gaineratu zuten.  Eta "aski dela" gaineratu zuten: "gerra egitera etorri diren indar okupatzaileek alde egin behar dute". Ospa Egunaren kontura emandako erantzunean altsasuarrek "sekulako duintasuna erakutsi" zutela nabarmendu ondoren, "etorkizunean bide beretik jarraituko dugula argi utzi diegu".  GalderakSorta bat luzatu zuten larunbateko agerraldian: "Zergatik ezin du herri honek adierazpen askatasuna praktikatu? Zergatik bihurtzen dute konfrontazio eremu jai giroan ospatzekoa den eguna? Zergatik dira Altsasun delitu beste lekuetan guztiz arruntak diren deialdiak? Zergatik tematzen dira behin eta berri gure herriaren izena zikintzearekin?" Gogoratu zuten duela bi urteko Erregearen Diskurtsoa parodiarekin ez zela inongo deliturik izan. Deia Ospa mugimenduak antolatuko dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu zuten larunbatean. Eta iragarri zuten lastailaren 12rako Ospa-k zerbait antolatuko duela.