Javi Moreno altsasuarra hirugarrena Altzan

Guaixe 2013ko irailaren 10a

Donostiako Altza auzoak 28. Jolastokietako Krosa-Jose Maria Villar 8. Memoriala hartu zuen larunbatean. 4 km-ko proba zen eta 41 korrikalarik osatu zuten ibilbidea. Aitor Etxeberria igeldoarra izan zen azkarrena (14:07), Victor Madejoni 4 segundo aterata. Jabi Moreno altsasuarrak osatu zuen podiuma, 3.a sartu baitzen helmugara, 10 segundora.