Negoziatzen segitzen dute Lazaro Echeverrian

Guaixe 2013ko irailaren 5a

Zuzendaritzaren eta langileen ordezkariek bilerak egiten jarraitzen dute. Lourdes Goikoetxea kontseilariaren bitartekaritzarekin hasi zituzten hartu-emanak bi aldeek garilean eta zenbait gai ixteko dituzte. Jakina denez, martxoaren 6an hasi zuten mugagabeko greba enpresako langileek. Protestak gaur 184 bete ditu. Lazaro Echeverriako langileek (ELAko 3 ordezkari enpresa batzordean) kaleratu dituzten sei kideak enpresak berriro har ditzala eskatzen dute. Horrekin batera, langileen lan eta soldata baldintzak blindatuko dituen hitzarmena ere aldarrikatzen ari dira.