Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
La Encinak, Extremadurako kultur elkarteak erkidegoko patroia eta eguna ospatzeko egitaraua prestatu du. Guadalupeko Amaren omenezko ospakizunak gaur hasi eta etzira arte luzatuko dira. Biharko bazkarirako 70 bat pertsonak eman dute izena. Etzirako, berriz, 100 bat dira izena eman dutenak. Ospakizunei hasiera emanen dien pregoia Nafarroako etxe eregionalen federazioko buru Jaime Valdeolmillosek irakurriko du. Irailak 6, ostirala18:00etan Ohorezko damaren hautaketa La Encina kultur elkartean. 19:00etan Extremadurako festako pregoia, Iortia kultur gunean. La Union abesbatzaren emanaldia. Isabel Ruiz kopla kantariaren kontzertua. 22:00 Auzatea La Encina kultur elkartean.Irailak 7, larunbata14:30ean Omenaldi bazkaria bazkide zaharrenari. 17:00etan Musika emanaldia La Encina kultur elkartean.Irailak 8, domeka9:00etan Txurroekin gosaltzera. 11:00etan Meza San Juan ermitan. 11:30ean Auzatea San Juanen. 14:30ean Bazkaria La Encina kultur elkartean.19:00etan Raices y brotes Iortia kultur gunean.