Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren urtez jarraian Zumalakarregi plazak auzoko festak hartuko ditu. Auzokide talde bat arduratu da egitaraua ontzeaz, hainbat babesleren laguntzaz. Irailak 7, larunbata12:00etan Txupinazoa. Kalejira auzoan, Altsasuko erraldoi eta buruhandiekin eta Intxostia txarangarekin. Hodei magoaren laguntza berezia izanen da.12:15ean La Union jubilatu elkarteko abesbatzaren kontzertua. Izkiza gimnasia erritmikoko taldearen ikuskizuna. 14:30ean Paella jatea. 16:00etan Haurrendako puzgarriak. 18:30ean Felixekin globoflexia. 20:00etan Oskada taldearen musika. 22:30ean Zezensuzkoa. 00:00etan Oskada taldearekin musika. 4:00etan Festa akabera.