Talde sozialsitak bere zinegotzi bakarra alderditik botatzea eskatu du

Guaixe 2013ko irailaren 5a

Altsasuko Talde Sozialistak asteartean PSNko zuzendaritzari luzatu zion Braulio Salvador Calvo zinegotzia alderdian baja emateko eskaera. Talde Sozialista altsasuarrak argudiatu du kargua hartu duenetik zinegotzia "aldebakarrekotasunez" jokatzen duela, taldearen iritsi zenetik. Diario de Navarrak zabaldu duenez, Salvadorrek ez omen ditu Iruñetik agindu bezala batzar eta bilkuretako bere iritziak eta erabakiak talde sozialistarekin kontrastatzen.Salvadorrek egunkari berari egindako adierazpenetan esan du eskaera hori justifikatzeko arrazoi seriorik ez dagoela. Bere kargua alderdiaren esku utzi du. Iruñetik, PSNko antolakuntza idazkari Santos Cerdan aldeen artean bitartekaritza lana eginen duela aurreratu du.Atzera eginez2011ko udal-hauteskunde zerrendak osatzerakoan sortu zen gatazka Altsasuko Talde Sozialistaren eta Iruñeko zuzendaritzaren artean. Altsasutik proposatutako zerrenda betatu egin zuten Iruñean eta Maria Jose Notario buru zuen beste zerrenda bat onartu zuen, independente askorekin.Salvadorrek garagarrilaren 26an hartu zuen zinegotzi kargua, Javier Donloren tokia hartuz. Hauteskunde zerrendan bosgarrena zen., Alderdi sozialistak udalean bigarren aulki bat du hutsik ia legegintzaldi hasieratik, Maria Jose Notariok kargua utzi baitzuen eta ordutik sozialistek ez baitute haren ordezkorik izendatu.