Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaleko Emakumeen Bilguneak urtero bezala ikastaroak antolatu ditu eta aipatutakoak eskaintzeko irakasleak behar ditu. Zehazki ondoko ikastaroetarako irakasleak behar dira: joskintza, lentzeria, zeramika artistikoa, etxeko konponketak eta ehoziri lanak.Interesa dutenek Altsasuko udal bulegoetako erregistroan aurkeztu beharko dute eskabidea. Epea irailaren 20an despeditzen da, 14:30ean. Eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute: eman beharreko ikastaroaren proiektua (10 puntu gehienez) eta curriculuma (45 puntu gehienez). Informazio guztia www.altsasu.net web gunean topa daiteke.