Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Interesatutako enpresek hilaren 20ra arteko epea dute haien eskaintzak egiteko. Lanak hartzen dituen enpresak aterpeko zutabeak eta terrazen forjatua indartu beharko ditu. Horrekin batera, terrazak ere iragargaiztu beharko ditu. Lanak hartzen dituen enpresak hiru hilabete izanen ditu haiek despeditzeko eta trukean 93.015,73 euro jasoko ditu (BEZ barne). Zumalakarregi plazako aterpean 2009ko maiatza hasieran jarri zituen metalezko zutoinak Altsasuko Udalak, egituraren egoera eskasa denez porlan puskak erortzeko arriskua baitago. Udalak lanak eman eta kudeatuko ditu. Baina aterpearen jabetza zazpi portaletako bizilagunak dira eta haien artean ordainduko dituzte lanak. Horretarako 100.000 euro jarri zituzten. Udalak lanak egitean, auzokideek udal zergak aurreztuko dituzte. Lanak despeditu ondoren aterpean argiteria publikoa berrituko du Altsasuko Udalak. Horretarako 20.000 euro bideratuko ditu.