PPk segurtasun indarrak barregarri uzteko saiakera gaitzetsi du

Guaixe 2013ko irailaren 11

Popular nafarren buru Enrique Martinek baieztatu duenez, "Guardia Zibilak eta Foruzaingoak gure errespetuaz aparte gure esker ona merezi dute". Martinek irmoki gaitzetsi du inguru abertzaleak Ospa Egunean Estatuaren sinboloak eta erakundeak barregarri uzteko saiakera. Bestalde, PPk Altsasun duen zinegotziak, Francesc Parisek, segurtasun indarrak zoriondu ditu herrian egiten duten lan handiagatik, "beharrezkoak dira". Haien "ahalegina" ere eskertu du, "hemen lan egiteak beste eskualde batzuetan baino arrisku gehiago baitakar".