Nafarroako Gobernuak babesa azaldu die segurtasun indarrei

Guaixe 2013ko irailaren 12a

Ospa Egunaren kontura Javier Morras Presidentzia, Justizia eta Barne kontseilariak segurtasun indarrei babesa azaldu zien, "denak askatasunean eta segurtasunez bizitzea ahalbidetzen dutelako". Morrasek gaineratu zuenez, "adierazpen askatasunaren bermepean ez duela denak balio". Kontseilariaren esanetan "edozein herritarrek segurtasun indarrengatik goreneko errespetua izan behar du".