Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Binakako Txapelketaren revival moduan, Irujorekin osatuko du bikoa Zabaletak, Ezkurdia-Zubietaren kontra aritzeko. Pilota profesionala AltsasunGaur, ostiralean, 22:00etan, Burundan (ETB1)Retegi Bi-Rezusta / Jaka-PascualIrujo-Zabaleta / Ezkurdia-ZubietaAltsasuko festetan puntako pilotari profesionalen arteko lehiaz gozatzeko aukera izanen da. Aspek prestatu du jaialdia festen lehen egunerako, gaurko.Lehenik eta behin, Retegi Bik eta Rezustak Jaka eta Pascual izanen dituzte arerio, eta partida nagusian 3 pilotari profesional sakandarrak lanean ikusteko aukera izango dugu. Aurtengo Binakako Pilota Txapelketan bezala, Irujorekin osatuko du bikotea Jose Javier Zabaleta atzelari etxarrendarrak. Udako jaialdietan bolada txarra pasa eta gero, ez baitu apenas partidarik irabazi, asteburuan garaipena lortu zuen etxarrendarrak Jaunarenarekin batera Titin-Merinoren kontra, eta oso motibatuta dago Altsasuko partidarako. Arerioak ez dira nolanahikoak: Aitor Zubieta atzelari etxarriarra eta Joseba Ezkurdia aurrelari arbizuarra. Bi sakandarrak oso ongi moldatu ziren Binakakoan. Garaipen politak lortu zituzten. Etxarriarra sasoi betean dago eta udako jaialdietan oso ongi ibili da eta Ezkurdia ongi moldatzen da aurreko koadroetan.Hortaz, partida polita espero da, lehiatua eta ikusgarria, eta horri sakandarrak elkarren kontra aritzeak pizten duen morboa gehitzen bazaio... ostiral gauerako plan bikaina. Burunda pilotalekura hurbildu ezin dutenek partida ETB1-en jarraitu ahal izango dute dute, zuzenean.SarrerakSarrerak aurretik eros daitezke 667 487 273 telefonora deituta (Isabel).